XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

a) Poliziaren egoitzetara sartzea eta horietan eragozpenik gabe ibiltzea, aginpidedun agintariari esan eta agintariak adostasuna agertu ondoren, beti ere polizia zerbitzuaren ohizko Funtzionamendua oztopatu gabe.

b) Lanbideko auziei edo gai sindikalei buruzko edozein argitalpen zabaltzea.

c) Agintealdian eta hurrengo urtean hasiera emandako diziplinazko espedienteei buruz dagokion erabakia hartu aurretik Ertzaintzaren Kontseiluak egin beharreko txostenarekiko eskubidea.

d) Hileroko berrogei ordu, lan orduen barruan eta benetako lan-orduak bailiran ordaindutakoak. Sindikatuek, dagokion organuari adierazi ondoren, euren sindikatuetako ordezkariei eta ordezkoei dagozkien orduen pilaketa egin ahal izango dute, hau aldi baterako funtzionariei edo praktiketan ari direnei ez dagokiela, ezta izendapen librearen bitartez betetako lan-postuetako Funtzionariei dagokienean hilero hamar ordu baino gehiago ezin izango dela.

e) Karguan dauden bitartean eta utzi ondorengo hurrengo urtean zehar lekuz aldatuak edo zigortuak ez izatea, lekuz aldatzea edo zigortzea beren ordezkaritza-iharduerarako ekintzek eragiten badute.